Bi urtez 25 emanaldi egin ostean, azken emanaldia Urretxu-Zumarragako gaztetxean egingo dugu ostegun honetan. Hasieran, blogean argitaratu genituen poemak, gero probak egin Arraio Irratian eta azkenean jendaurrera eraman genuen proposamena. Eta hor Garoako lagunek poemak publikatzeko aukera eskaini ziguten. Harrez gero ibili gara gure poemak predikatzen, baina…
…kito komuneko paperean! Uda ostean beste proposamen berri batekin itzuliko gara. Hori da asmoa behintzat. Kostako zaigu Komuneko paperean emanaldiarekin lortutakoa berdintzen, baina zerbait berria probatu nahian gabiltza eta ez gaude isilik egoteko, ez bonba botata geratzeko ere (irakurketa pazifikoa egin otoi).
Gustu baduzue, beraz, badakizue non egingo dugun azken emanaldia.
Mila esker bidelagun izan gaituzuen komunzale guztiei!
2 Iruzkin
Espainian ez omen da bonba botatzen, “tirar de la cadena! como sois los vascos” esan zidaten behin.
Hurrenguan, hurrenguan… ta azkenian ikusi gabe geratu nauk…
Etorriko dituk gehiago, hao laasai! Ez hain horren erraz libratuko.