Ariolak Zarauzko espazio sozio-kultural berria izan nahi du, herriko kultur beharrak, herritarrok ditugun behar sozio kulturalak asetuko dituena. Horretarako, denon parte hartzea beharrezkoa da eta aurrera egiteko lagun talde batek, iazko udaratik gaur arte egindako lana zurekin konpartitu nahi dugu.
Ekainaren 4an herrian buelta bat eman eta Ariola ekimenaren asmoa aurkeztu eta elkarbanatuko dugu.
Bidea musikaz eta bizikletaz lagundurik egingo dugu, eta gurekin izango dira Gurekin Jai, 310, break dantzariak, Montetxio Korua, Jentil Baratza eta orain gogoratzen ez naizen beste hainbat talde eta norbanako.
Bazatoz?