Bakea behar dugu

Imanol Epelde
0

Orain arte, lelo hori erabili izan du hainbatek ETAri armak uztea eskatzeko. ETArik eza bakearen sinonimo bailitzan. Baina apirilean egindako galderekin jarraitzen dut nik. Gaur jakin berri baitugu beste hiru zarauztar Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituela Marlaskak, aurtengo San Pelaiotako herri jaietan “terrorismoa goratu” dutelakoan. Akusazio berdinekin beste zarauztar bat ere izan zen orain gutxi Madrilen.

Nahikoa da! Bakea behar dugu! Utz dezatela bakean, bakean dagoena. Gure terrorismo bakarra kolorea eta elkartasuna baita!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA