Argia ikustetik gertu

Imanol Epelde
4

Etxepare RAP jarri diot izena bildumari, hasi nintzelako euskaraz argitaratutako lehen liburuaren sarrera (Etxepare, 1545) rap oinarri baten gainean kantatzen. Eta aitor dezadan, Etxepare euskal idazle klasikoetatik sinpatikoenetakoa egiten zaidalako.

9 kantu bildu ditut guztira bilduman. Tartean dira Axularren letrarekin eginiko bat, Bilintxen bertso batzuekin eginikoa bestea, Miranderen Euskaldun zintzoen balada eta besteak beste, oraingoan erakutsi nahi dizuedan kantu hau: Oihenarten Argia daritzanari.

Letra Oihenartena da eta 1647an argitaratutako O-ren gaztaroa neurtitzetan izeneko liburutik aukeratutako poema da. Letra, joskera eta neurri txundigarrikoa. Rap doinuetara eramateko aproposa zinez.

Kantu hau egiteko jende askoren laguntza izan dut. Tartean dira Ibon (Norte Apache), Maisha (lehen 121 Krew eta orain Patrol Destroyers)eta Endika Lahaine handia (121 krew). Aipamen berezia Mattin anaiari ere.

Gainerako kantuak irailean emango ditut argitara, baita okasiorako prestaturiko bideo klipak ere. Etxepare RAP argia ikustetik gertu dago beraz.

Uda on-ona pasa!

 

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA