Gustatzen zait irakurtzea, gustatzen 27 zenbakia. Baina ez Gurutz gure lehengusua 32 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 27 orrialdeko epaia irakurtzea. Abuztuaren 3an beteko dira 3 urte atxilotu zutenetik eta pare bat urte epaitu zutenetik. Sevilla 2ko espetxean daukate bakartuta hamabi preso politikorekin batera. Larunbatean izan nintzen bisitan. Handik bueltan idazten ditut honakoak, eskandalu juridiko beharko bailuke 27 orrialde horietan kontatzen denak. Izan ere:
- Defentsaren alegazioak ez ditu onartzen. Baina ez du azaltzen zergatik ez dituen onartzen.
- Ez ditu Gurutzek emandako defentsa argudioak indargabetzen. Baina bai baliogabetzen. Arrazoirik eman gabe.
- Kausarekin zerikusirik ez duten zantzuak erakitzen ditu etengabe, Joseba Pagazaortundua hil zuenak kafesnea euskaraz eskatu izana adibidez edo Gurutzek Hernaniko errugbi taldean jokatu izana.
- Epaia baieztatzeko erabiltzen dituen frogak ez dira onargarriak. Azaldu genituen horiek beste post batean.
Baina hori dena baino deigarriagoa eta inkoherenteagoa da epaiak hilketa egozten diola ETAko kide izan gabe. Hori horrela balitz, ez geundeke hilketa politiko edo “terrorista” baten aurrean, hilketa “arrunt” baten aurrean baizik eta epaiketa hori Espainiako Auzitegi Nazionaletik kanpo egin beharko litzateke, eta hilketa gertatu zen herriko epaileak ireki beharko zukeen auzibidea.
Edo? Oker nabil? Zer egin baina? Nola jokatu orain eta hemendik aurrera?
27 zapata baino 27 Zapata behar ditugula iruditzen zait batzuetan.
2 Iruzkin
Kaixo Imanol:
Benetan samintzen naik kontu honek. Duela 3 urte samindu nindian ta halatsu oain’e. Sentitzeiat bere garaian gehio lagundu ezina. Pentsatzeiat zer egin askoik eztala eongo iada, baina, bakizue, ezertan lagundu bazezakeat…
Animo!!
Ez ezak hire bururik alferrik kastiga! Genekien ondoen egiten saiatu gintuan. Ta segituko diagu…
altzaaaaaaaaaaaa!