Berlindik bueltan diferente ikusi nituen nire etxe eta auzoko fabrika zaharrak. Hemen ondo pintatuta gustatzen zaigu edukitzea bazterrak, ondo zainduta, txukun, oso Ikea.
Baina Berlin, Alemania aurreratu eta eredugarrian, horma dekadenteek eusten dute (kebak usainarena komentatu gaba). Sartzen zara taberna batera ping pong partidatxo bat jokatzera eta hemengo gazteen lokal horietako batean zaudela pentsa dezakezu: pintatu gabeko paretak, adreilu hautsi batzuk bistan, lanpararik modernoena ezkerreko paretean zintzilik, 60. hamarkadako aulki errustiko eta hautsiren bat nonbait.
Gogoan dut lagun alemaniar batzuk gure etxera etorri eta gure etxea alboan dauden fabrika zaharrak ikustean, nola aritu ziren paisaia eta inguruari loreak botatzen miraz. Eta gu tailer zahar eta (asko) abandonatu horiek noiz eraitsiko zain. Txirristarik txatxienekin dekoratuko lituzketen parkeak irudikatzen…
Bada, ez. Berlindik bueltan bati ederrago egiten zaio gure auzo ingurua, Zelai Ondo. Diot nik auzoak (Berlingo ekialdeak hartu duen bezalaxe akaso) balioa irabaziko duela urte gutxitara malekoiko etxeen aldean. Areago, egun hauetan kale artistaren batek jarritako margoak gehiagotan azalduko balira (argazkiak etxea alboan atera berriak dira). Edo elkarrekin daukagun espazioekin jolastu eta kaleak arteleku bilakatuko bagenitu. Azken Portuko jai batzordeak urtero bezala, aurten ere egin duen hauxe bezalaxe.
3 Iruzkin
Tailer abandonatuek badute bere xarma, ez dut ukatuko. Baina abandonua handia denean, hondamena denbora aurrera doanean, arrisku eta zabor baino ez dira bihurtzen. Horretaz asko dakigu Eibarren!
Berrerabili egin beharko lirateke, eta proiekturen bat jarri behar dute martxan. Dena den, asko direnean, bat edo bete botatzea parke berderen bat jartzeko ez da plan txarra. Eta horretaz ere asko dakigu Eibarren (faltaz, jakina)
Egia berdaderua da gure etxe inguruko fabrika zaharrak arinduta hobeto leudekela! Bertan bizi diren ziento bat katuk ere ez didate pena ematen jada… Bistan da. Berlineko sindromeak kutsatuta itzuli nintzen…
[…] Berlin Ondon izango gaituzue zain bisitatu nahi gaituzuenok. […]