Aza berriz berotua eta emakumea berriz ezkondua, berdintsu

Imanol Epelde
0

(Esaerak zaharrak aztertzen I eta II)

Edo…

Astoa eta emakumea ez zaizkio iñori uzten

 

euskal emakumeaAsko dira gure esaera zaharren artean “andre” edo “ emakume” hitza bilatzeko jarrita aurkitzen diren perlak. Lotsagorritzekoak gehienak. Baina hor daude, hainbestetan harrotasunez ohoratzen dugun gure memoria kolektiboaren argigarri.

Emakumeari eta lapurrari okasiorik ez ipini. Edo, Lehengo xaharren hiru debruak: ohean itaxura (itogina), zerri joareduna, andre muxtaxduna (biboteduna). Hara bestea: Emakumea eta gezurra egun berean jaio zirenEdo, Emakumeak illia sobran ta garunak faltan. Aukeratu nezakeen izenbururako beste hau ere: Andreak sukaldie bete eiñ bie dau. Edo zer iruditzen hau? Emakumeak gobernatzen duan etxia ta oilluak gobernatzen duan baratza berdiñak. Eta hau? Andrea gustura eukitzeko, a(h)aria bezela batetik bestera ibili behar da pasiatzen.

Gure esaera zaharren panorama ikusita hasiko ziren batzuk #esaeraberriak sortzen. Beharko ditugu berriak, ze zerrenda luzea da, oso oso luzea.

Emakumea eta etxea

  • Andre ederra, etxean gerra.
  • Andre zikin, etxe zikin.
  • Andre zikina dan tokiyan, gauza garbirik ez.
  • Andrea etxien ezetzen (ezagutzen) da.
  • Andre alperra dauen lekuen erropa zarrik kakoan ez da faltako [Andra].
  • Andreak agintzen duan etxea eta serorak egintzen duan sakristia, biak gaizki.
  • Andreak eztu alper egon behar, oiloak pixa in bitartean.
  • Etxeko andrea nolako, etxeko aldea halako.
  • Etxean itsusiak, andrea ta zakurra.
  • Emakume bat etxerako gutxitxo ta bi geitxo.
  • Emakumea gizonaren ondotik hasten bada, larra bezala da.
  • Emakumeak gobernatzen duan etxia ta oilluak gobernatzen duan baratza berdiñak.
  • Emakumea eta zartagia sukaldean.
  • Hiru gauza txar: emakumeak agintzen duen etxea, apaizaren pean dagoen herria eta auntza libre dagoen sagastia.

Emakumea emaztegai

  • Andrea (h)artzeko ta astua erosteko, zu(h)urtzia da be(h)arrezko.
  • Ez sekula alabatu zeure ardoa, zeure astoa ta zeure andrea.
  • Andre diligentie dekon gizona, ondo biziko da.
  • Ardoa, dirua ta andreak, gizona harrapatzeko sareak.
  • Goierritik ekarritako andrea ta ijitoari erositako astoa, berdinak.
  • Gizona gizona danak, andreak jakin gabe bost duroko bat patrikan behar dik.
  • Ardoaren eta emakumeen mende dagoena gaizki.
  • Emakumeari eta lapurrari okasiorik ez ipini.
  • Emakumeekin orga bat pazentzia behar da.
  • Hiru lan alper: sagar billa arbolaren gañera igo, gerratera gizonak iltzera joan eta gizona emakumearen billa joan.

Emakumea eta arriskuak

  • Andre askori, lanjerra (arriskua) leihotik
  • Andre ederra eta kristala, beti jazak (diaudek, zeudek) peligruen
  • Andrea, sua ta itsasoa, hirur galbide
  • Haurrek eta emakumeek, poz baino nahigabe geihago ematen.

Emakumearen indarra, negarra

  • Andreak miñen (mihian) deko indder andixe
  • Andrearen indarra, titiak eta negarra.
  • Emakumearen negarra ta ahuntzaren edo antxumearen orroa berdintsuak
  • Emakumearen negarra ta arratoi-txakurraren errena berdin.
  • Emakumeak dana iristen, hitzez ezpada, negarrez.

Plastikozko loreak aurpegira

 

  • Andre bakartie bada, aren inguruen barriketak eztire faltako [Andra].
  • Andre barritsuek, sarri baztarrak loi.
  • Andre argaltxue, andre fiñe.
  • Andre ederra, andre alperra.
  • Andrea ta astoa temosoak
  • Hankartekoa bekokien balauko andreak, inor enamorau bez.
  • Andreari mosurik osoenak: begien, agoan eta usoan (aluan).
  • Ahuntza, astoa ta emakumea ez ditu iñork teman autsiko.
  • Arratoin txakurraren errena ta emakumearen asarrea berdiñak
  • Emakume bibotedunak, gogorrak
  • Emakumea aizia bezelakua
  • Emakumeari esandako sekretua ez da sekretua.
  • Herriko hiru gauzarik txarrenak: zakarraren azpiko zorria, laino azpiko iguzkia eta emakume mustatxduna
  • Txoria arina da; emakumearen gogoa arinago.
  •  Emakumeak maitatuko, ez dituzu ulertuko

Beste bi perla ipurdian

  •  Kontuz mandoarekin atzetik, zakurrarekin aurretik eta emakumearekin alde guztietatik
  •  Zumarraga emakumeak bezalakoa da, hotzean hotz eta beroan bero.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA