Jolas bat bailitzan hasi ginen
bakizue…
probatzeko ta saltseatzeko.
Jarri genuen aurpegia
esan genuen nor ginen
zer genuen gustuko
nondik egiten genuen herren
eta zerk ematen zigun azkura
oinetan,
besapetan
hankartean.
Publiko egin genuen
atsegin genuena
elkarbanatzen genuena.
Izango da sexu organoen neurria ere eman duenik,
edo laguntasunarena,
maitasunarena.
Dena eman genion inkondizionalki.
Geroztik,
plaza urdin hau
burdin bilakatu zaigu.
Eta ez dirudi atzera bueltarik duenik.
Idatzi eta esan ditugunak (eta dituztenak) ikusteko ez bada.
Konformatzen garen eta gaituzten asmatu ezinik.
(Poema hau ere ez da,
of course,
10 elkarbanatze-birtxio eta 57 atsegin dut-gogoko baino gutxiagorekin konformatuko.)