Subnormaletako frontoia deitzen zenion
zu normaletakoa zinen jakin gabe.
Batzuk pasa beti egiten dira 4tik 4 aterata ere.
Aspaldian,
zure oinetan egiten dute zurrut
granoz eta mobilez ekipatutako gaztetxoek
eta spray poteekin kolokatzen dira
zure pareten kontra okaka.
Horrela erantzuten du mundu subnormal honek
zure bularrek pilotak nola.
Erreboteraino.
Gehiegitan galtzen zaizkigu pilotak orain
2 litroko Coca Cola botila hutsen artean,
edo zure aldapan behera…
Baina erantzuten badakigu,
ez baita partidarik amaitzen 22ra arte,
mundu hobe baten alde
mundo mejorreko frontoian,
behinola Azken Portuko jai batzordekoek bezala
pintatuko zaitugu
esperantzaz.