Olentzero, maitea

Imanol Epelde
0

Ez dizut eskatuko ezer Olentzero, ez bada, ez bada… nire buruarekin gehiago egoteko denbora. Ez dizut eskatuko, ez bada, askatzea, goizean jaiki orduko, mugikorreko aplikazio guztiak errepasatzeko ohitura inozotik. Eta gosaltzean, gosaltzean bakarrik pentsatzea. Ez beste ezertan. Entretenitu gabe periodiko, blog edo zereal kaxen atzealdeko promozioak irakurtzen. Eta bai, disfrutatzea komunean… kontzientzia osoarekin. Lanerako bidean oinez, ibilbidean jartzea arreta osoa, lanean ez nadin hasi, lanera iritsi baino lehen. Eta klaro, lanetik atera eta lagunekin egoteko hartzea denbora eta batzuetan, pazientzia. Denbora galdu dezakedala ikastea. Eta disfrutatzea horrekin, adibidez, adibidez disfrutatzea Donostian turista japoniarrak kontenplatzen. Funtsean, denbora galdu alde jartzea. Gure ama zenak esango zukeen moduan: aspertzen ikastea.
foto4_200_220
Ez dizut ezer eskatuko Olentzero, ez-bada-hori-dena eta nahi baduzu, nahi baduzu bakarrik, eh, liburu bat oparitzea gai hauek lituzkeena: itsasoa, lenteja platerak eta bizikleta zaharrak.

Maitasunez

imanol

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA