Lanik gabe ezin bizi

Imanol Epelde
0

Halaxe izena du udan irakurri dudan liburu batek: Lanik gabe ezin bizi (Bizente Barandiaran, Auspoa).
IMG_20150831_064916Amalau urtera arte eskolan, egunean lau edo bost ordu. Beste orduak lanerako: ardi zai, bestela atxurrean, lurrean girorik ez bazan basora… Aste egunean etzegoan barkaziorik“.

Halaxe hasi beharko dugu guk ere: barkaziorik gabe, irailaren 1arekin batera. Ardi zai ez baina bai ikasle zain, atxurrean ez baina bai inguruko buru bihotzak goldatzen.

15-16 ikasturtea martxan da. Bai eta Argian hasiko dudan abentura berri hau ere. Nire 27 zapatak Argiako plazara ekarrita, lanera baino jolastera nator ni. Lana, lana panolien kontua baita.

Ikasturte berri ohm denoi!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA