Neronek tirako nizkin

Imanol Epelde
0

Neronek tirako nizkinEntzun egin daitekeen liburua da Sebastian Salaberriarena. Auspoako liburu asko bezala. Baina liburu honek suspentse eta erakargarritasun berezia du: kontatzen baitu 1936ko gerra aurreko pobreziaren gordina, baserriko morrontza lana, familia umezurtz baten kronika krudela eta batez ere kontatzen baitu euskaldunak “nazionalen” bandoan nola aritu ziren borrokan. Nola bereiztu zituen Espainiako Gerra Zibilak hizkuntza berekoak, euskaldun peto-peto asko elkarri tiroka eta kainonazoka jartzeraino.

 

Sebastian Salaberria soldaduska egiteko kintakoa izanik gerran parte hartzera bidali zuten “nazionalek”. Bere hiru anaiek ihes egin zuten. Hiruetatik batek eusko gudarostera. Hortik liburu osoan zehar Sebastian Salaberriak biziko duen kezka nagusia: tiroa jo eta bere anaia hiltzeko beldurra, hildakoak ikusi eta zerraldoa bere anaiarena ote den jakiteko antsia beldurgarria. Anaiaren hiltzaile suertatzeko arrisku-sentsazioak zeharkatzen du narrazioa.

https://www.youtube.com/watch?v=4PGllvpfglg

Eta niri, liburua irakurtzen ari nintzela, behin eta berriro etorri zait burura zalantza, zer dela eta joan ote ziren hainbeste eta hainbeste euskaldun nazionalak defendatzera. Zer gertatu zen Nafarroan eta Araban altxamenduak horrenbesteko arrakasta izateko, Gipuzkoa nolatan erori zen horren erraz, partez, eta funtsean, guk ere defenditu genuen gerra bat nola bihurtu zen gure aurka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA