Manu Urbietari asko zor diot. Besteak beste Etxepare RAPerako irudiak egiten bera aritu zelako. Edo bideo edo iritzi interesgarriak gomendatzen eta trukatzen dizkidalako sarri. Edo beti aritzen zaidalako azenarioa aurrean jartzen sorkuntza lanean jarraitzeko.
Aurreko batean esaterako. Marrazki eder batzuk pasa zizkidan. Eta hitzak jartzeko eskatu. Marrazkiak eta hitzak Zarauzko Lukas ardotegian daude ikusgai orain. Bakarra bailitzan bizitzeko. Denbora.
Ardo bat hartuz erakusketa gutxi dastatu ahal izango dira!