Erretzeari uztea zaila da. Hori ez dago eztabaidatzerik. Baina zailagoa da kafeak hartzeari uztea. Borondate erraldoia eta segurtasun absolutuki iraunkorra behar da horretarako.
Kafe bat hartzeko geratzen bagara ere, gero, akaso, infusio kartatik eskatzen dugu, adibidez… laranja ukituko roibos txuria. Jakinda Fortalezaren eta Cafes Baquéren usaina edonora heltzen dela. Publizitate astuna eurena. Kargantea oso bai, pilota partidetan Danacolena baino karganteagoa.
Supermerkatuetan ilara osoak hartzen ditu kafeak. Etaez dago esan beharrik. Kolore bakarra eta arrea du kafeak berez, baina koloretsu jartzen dituzte pasilloak, fruta otarrak bezala.
Eta azkenerako batek kafe kapsulak ikusten ditu semaforoetako argietan ere!
Larria da kontua. Mende gaude. Mende nago. Eta aitorpen publikoa egingo dut hiri ikustezin honetan. Kaferik gabeko berrogeialdia hasiko dut… Aitatasunarenarekin batera.
2 Iruzkin
Aupa Imanol!
Larria da kontua bai! Batez ere kaferik hartu ezin dugunontzat. Neri ere kalte egiten dit eta urteak daramatzat berarekin borrokan. Nik ere berrogeialdiak ( edo hogeialdaiak egia esan ) egin ditut baina behin eta berriz deitzen nau eta azkenean harrapatu. Eta gero zasta noski!
Sarritan pentsatzen dut tonto xamarra izango naizela edo konbikzio gutxikoa agian, baina harrigarria da beste gauza batzuetarako erakusten dudan irmotasuna eta konbentzimendua eta gai hauekin zein errez amildu eta tentaldian erotzen naizen… amen!. En fin, gure ahultasuna onartzea izango da lehen pausoa hemen ere…
Izan ere, bada jende ugari kaferik hartu gabe edo esaterako ogirik jan gabe bizi dena eta hortxe dabiltza lasai ederrean tirantezko galtza laranjak jantzita, libre, libre…edo hala dirudite behintzat. Baina nik ezin dut.
Orain gainera zenbat sukurtsal eta egonleku tentagarri dituzte kafetegi izenpean? Hauek ere kolore eta dekorazio iradokitzailearekin. Aita izan bazara, tokatuko zaizu dexentetan hauetakoren batea hanka jartzea. Euria dela, haurrari merienda eman behar edo pardela aldatu behar zaiola…edo besterik gabe, kafe bat hartzeko. Barkatu, kamamila bat. Esperientziaz diotsut hau Imanol.
Eta gero dago ekintza sozialarena. Kafea hartzea, kafea hartzea baino zerbait gehiago dela alegia.
Baina tira, mundua gure kontra dagoela jakinda ere, ahalegin bat eskatu beharko diogu gure buruari ezta?
Animo beraz, zure erromesaldian eta borondatez beteriko kapsula ugari biderako.
Clooney-k dioen bezela, “What Else”.
Eskerrik asko Gorka.
Hasi dugu bidea.
2. kafe greba eguna gaurkoa.
Momentuz ondo. Oso ondo.
Eta arrazoi duzu, tentazioz betetako herri, kale eta etxeak ditugu. Osorik ateratzen bagara hemendik indartuta aterako gara. Hoixe baietz!
Zure borondatez beteriko infusio bat prestatzera noa orain.
Aurrera!