Badakigu dakiguna dakigula

Imanol Epelde
0

Guk asko dakigu. Ikaragarri. Hainbesteraino non geure buruari… Homo sapiens deitzen diogun. Homo sapiens, bai. Izaki jakintsu. Umiltasun pixka bat eskertuko genuke akaso baina, nola inor ez zaigun kanpotik etorriko kontuak eskatzera… Hor konpon Urano, hor konpon Neptuno eta hor konpon Pluton!


 

Gainera, egia esan, asko dakigu. Ikaragarri. Badakigu esaterako, egitura linguistiko konplexuak eraikitzen. Kapazak gara esateko adibidez: oraintxe bertan bidaliko nuke kantauri itsasoa zuregana belarri atzeko azkureak kentzera. Argi eta garbi motzean esan beharrean, oraintxe bertan egingo nukeela zurekin larrutan dinbi ta danba, ta dinbi ta danda…

descargaBai, badakigu egitura linguistiko konplexuak erabiltzen… Baina ez dakigu nork hil zuen, ez dakigu nork hil zuen…

Badakigu logika erabiltzen ere, Baztango behi batek inoiz egingo ez lukeen moduan. Badakigu hipotenusa, logaritmoak eta erro karratuak kalkulatzen. Eta sortu ditugu bankuak, patatak zuritzekoa bezalako tresnak eta hondartza artifizialak. Kontatu gabe smartphone, GPS eta Google Glas betaurrekoak. Eta badakigu… gure burmuina… pentsatzeko erabiltzen: adibidez… adibidez, eh…. adibidez… joeee…

Asmatu ditugu erlijioak, fundatu elkarte gastronomikoak, eta badakigu, orain bai badakigula, lurra limoi baten formakoa eta gustukoa dela. Baina ez dakigu nork hil zuen, ez dakigu nork hil zuen…

Badakigu ezertarako balio ez duten gauza inutilak asmatzen ere, izenik ere ez dutenak. Adibidez, etxe batzuetan, komuneko tapak dekoratzeko, komun gainean jartzen diren… ez dakit, ez dakit nola deitu, alfonbratxoak edo ohialak edo… bai horrelako gauza inutilak asmatzen ere badakigu.

Zentimetro batzuk gora-behera
badakigu proiektilak zehaztasun miragarriz etsaiarenera jaurtitzen
badakizkigu… sortu ditugu tortura mekanismo aurreratuak
Badakigu eta hauxe da akaso inportanteena…
tortila patatak egiten.
Badakigu dakiguna dakigula eta
ez dakiguna ez dakigula.

Bai, badakigu, esaterako
Joseba Irazoki musikari handia dela
Mursego oso oso oso emakume ederra dela
eta Maurice Ravel Ziburun jaio zela,
Badakigu Robespierre ahozabal batailas bat izan zela,
esan dezagun modu korrektoago batean,
badakigu Robespierre zintzarri puska bat izan zela
badakigu Canovas, Canocas del Castillo pikaro gaizki hezia, gaiztoa izan zela, zeharo gaiztoa, meningitisa edo ebola baino gaixtoagoa.
Bai, eta badakigu gehiago ere.
Ze badakigu, badakigu… wikipedia.
Baina ez dakigu, ez dakigu nork hil zuen…

Badakigu aspergarriki lokatzak izaten,
Badakigu mongoliarrak bezain umilak izaten ere,
edo euriborra baino faltsuagoak izaten…
Badakigu, esperantzarik ezin dugula galdu Homo Sapiensongan,
gure buruagan alegia,
kentzen ez dituzten bitartean kondoi makinak tabernetako komunetatik.
Badakigu heriotzarekin musuka aritzea ariketa erotiko arriskutsuegia dela.
Badakigu bizikletak errumaniarrek lapurtzen dituztela…
Badakigu tren bat galtzea ezinezkoa dela,
baina dena dela posible… Indian.
Badakigu… badakigu etxerako bidea. Gehienetan.
Baina ez, oraindik ez dakigu nork hil zuen…

Badakigu hiltzea egon izana dela eta ya ez egotea.
Badakigu zu eta ni narratzaile berberak kontatzen gaituela.
Badakigu Cristobal Colonek deskubritu zuela Amerika baina gu ez gaituela inortxok deskubritzen! Eta ez gaituela inork deskubrituko gainera!
Bai badakigu, badakizkigu, badakizkit eta badakizkizu-kizkizu-kizkizu badakizkigula, badakizkitela badakizkizuelako. Bai, bai, nahi duzuena, bai baina oraindik ez dakigu nork hil zuen…

Alicia.

Eta ni zain nago, andere-jaunok, Aliciaren zain nago, Faktoria palazioko leihorik altuenetik lurralde… miresgarriko Aliciaren zain.

Bera falta denetik
bizitzak ez baitit uzten arnasa lasai hartzen.
Bizirik daude Aliciaren oroitzapenak.
Eta badakit Alicia gure arteko maitasuna ari dela zelatatzen
joan baino lehen elkarri erakutsi genion maitasuna zelatatzen
joan baino lehen elkarri inkodizionalki erakutsi genion maitasuna zelatzen, bai.
Joan baino lehen, bai
Inoiz ez itzultzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA