Itxi gabeko zauriak

Imanol Epelde
0

Asko dira Espainiako gerra zibiletik itxi gabe dauden zauriak. Asko gara gerraren alde humanoaz ohartzen ez garenak: ez ziren batzuk oso onak, ez besteak oso txarrak izan. Jokin Muñozek alde humano hori paperatu nahi izan duela iruditzen zait liburu honetan, eta sufrimendua, ezina eta mina ekarri ditu nobela batean harilkatuta. Historia kudreleko istorio bihotz gabea dakar, astiro eta amorruz irakurri beharreko nobela honetan. Ona liburua, Garcia Marquez irakurri berritan prosaren neurriak gehiegorako ematen ez duen arren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA