Udaberriko haize epelen emaitza ez da kalean soilik antzematen. Etxean ere ederki igertzen da, eta ez ederrean bakarrik. Eguzkiak gogor jotzen duen lekuetatik fruta eta ur botilak baztertzen ditugu, neguko maindire lodiek udako fresko arinei egiten diete leku, eta batez ere, eta honetara nentorren, eltxo eta euli prozesioa hasten da pasillo-geletan. Niri pertsonalki ez didate gehiegi molestatzen. Ez bada lotan nagoela. Ezin dezaket aguanta eltxo (sail) batek nire odoletik edan nahi duelako ateratzen duen hegaldi soinu suabe etenezina. Ez lidake inportako odol tanta bi zurrupatuko balizkidate, eta lo bakean utzi. Baina ez, ohetik jaiki eta eltxoek baino nazka gehiago ematen didan aparatu hauetako bat jarri behar izaten dut lo segitzeko, ez dira eta oso osasungarriak izango!
Horregatik jakin nahi dut:
- non ezkutatzen diren eltxoak
- eta eltxo ehizerako taktikak zein diren
1 Iruzkin
uff horrek eltxoez gain hire neurona eta bizi zantzu batzuk akatuko dizkik!! jajajaj elbiyantzako pastikozko poltsa transparente bat urez beteta zintzilik jartzek eta bildurtuta alde iteye… eltxuak… erremeyo gutxi…. goizian gizen gizen ikusitakuak amorruz hil… besteik ez!! egiya esan oyan ahola ez molestatzeko belarriraƱo tapatze haiz maindire finakin eta lasai jartze haiz urduritu gabe eta eztie molestatzen.. nei askotan funtzionatze ziak… uain belarriya bixtan utzi eskero hiri nerbioso jartzen siaatuko dek! ejje