“Naturazela muerta” izena zuen. Itzuli honela itzuliko nuke: “Bizirik ez” edo “lur hila” edo horrelako zerbait. Hilaren 14an, ostiralean, arrebarekin ikusitako pelikula txinatarraz ari naiz. Hiru ordu eta erdiko pelikula iruditu zait eta ia bi orduko iraupena zuen pelikulak. Mantsoa zen oso, ikustera ohituta nagoen pelikulekin alderatuz, baina eguneroko bizitzako begiradak, elkarrizketak eta joan-etorriak hobeki adieraziak ziren seguruenik, presarik gabe, sekuentzia lapurretarik gabe. Segundu bakoitza gordez.
Urtegi bat egiten ari dira eta hiriaren zati bat urpean geratuko da. Urpean geratuko den zati horretako lurrak berdintzen ari dira, etxeak botatzen, kaleak husten… eta bi protagonistek lagun bana bilatu nahi dute “lur hil” horretan. Baina ez daude lehen bizi ziren lekuan, dagoeneko urak hartu dituelako haiek bizi ziren kaleak.
Aurpegi gogorrak, elkarrizketa hotzak, motzak eta laguntasun gutxikoak. Pelikula ikustea gomendatuko nuke pazientzia zaku bat duenarentzat eta Txinako eguneroko errealitatearen zati bat (gordina kasu honetan) ezagutu nahi duenarentzat.
Pelikula ikusi eta gorde dudan esaldia:
“Nostalgiko hutsa zara” esaten dio une batean lagun egin berri batek protagonistari. Eta protagonistak erantzuten dio: “oroimena da guregandik bereizi ezin daitekeen bakarra”. Ikusi duzue pelikula zuek?
1 Iruzkin
kontatu duzunagatik (ezpaitut ikusi oraindik) nafarroan kokatua ere izan zitekeen filma.
interesgarria dirudi, film oso mantsoek agobiatu egiten banaute ere.
agian ikusten saiatuko naiz.
aurrekoan gomendatu zenuen caotica ana jada gertuko jende dexentek gomendatu dit ta asteburu hontan beste film bat ikusi nahi badet ere (fados) ezin badet ikusi edo bestela hurrengo astean ikusi nahi det caotica ana hori.