Erregaloarekin datorrenean

Imanol Epelde
0

Hemen gara azkenean. Gaisoaldi arin bat, amaitu beharreko zenbait lan eta ordu zelai batzuren ondotik, esateko bihar, astelehena, Putzuzulo Amets Fabrikan Castillo Suarezen poemetan oinarritutako erakusketa bat zabalduko dela eta inauguratzeko errezitaldia izango dela arratsaldeko 7etan.

Ezin aipatu gabe utzi baina Arraio irratiaren 2. urteurrena dela eta antolatu dela errezitaldi-erakusketa hau besteak beste. Izan ere, aurreko ostegunean gurean izan genuen Xabi Strubell bere poema eta kantu proiektu berria aurkezten. Ordubetera iritsi ez zen saio sentibera eta sotila izan zen. Afaria eta afalostea bezala. Gitarra jotzen aritu baitzitzaigun guk Putzuzuloko liburuetatik ateratako lerroak poesia bihurtzen genituen bitartean. Ederra. Oso. Bizitza. Erregaloarekin datorrenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA