Komuneko paperean XXVIII

Imanol Epelde
0

Ibaia bezain astiro doa denbora

Ibaiko ura bezain garbi

eta haizeak tarteka astintzen badu ere

(beroa azalean itsasten da,

bakarrik egon nahi ez balu bezala)

denbora eta ibaia erlojuko orratza bezain astiro doaz.

 

Eta bizitzaz gehiago disfrutatzen dela ematen du,

            segundoz segundo

            momentuak erregalatuz

            airea den erregaloa arnastuz.

 

Arnasten dugun eta botatzen dugun

            tenpusa,

            xuguxak bezala

            ahoan urtzen da
             denbora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA