Komuneko paperean XXXII

Imanol Epelde
0

Badirudi

Badirudi baina ez da,

badirudi kaleak keak hartu dituela,

bozinen erritmora dantzatzen dutela semaforoek

Badirudi jendeak ez dakiela nora jo

eta hala ere, badoala,

badoala norabait

eta noraezean gabiltzanok

estorbo baino ez garela.

Badirudi dirudiena,

baina ez da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA