SKT Sekuentzia musika taldean bost gara. Ez da erraza bost lagun elkarrekin aritzeko ados jartzea: bakoitzak du bere musika gustua, bakoitzak bere zereginak, bakoitzak bere harrikadak. Baina atera genuen diska bat eta atera nahi dugu bestea laster. Hala ere, aurretik presoen omenezko diska batean hartuko dugu parte. Esan ziguten presoen letrekin eginiko kantua izan behar zuela eta guk Xabier Izaga preso ohi eta poetaren liburutik hartu dugu letra. Kantua grabatzen ari gara egunotan eta laster amaituko ditugu lanak. Laster jarriko dut blogean nahi duenak entzun dezan.
Letra zati bat:
“Nire mezua
basapiztia kikildua, ihesi zoan
hire soaren abaro epelera, hire begiek
jakingarri egin dezaten, Itaka
inoizko aberri urruna soilik izan ez dadin”.
3 Iruzkin
ia ba laster dugun entzungai abestia… kuriosoa izan daitekeela dirudi.
korunbakoek ere (markel, jarrai-haika-segi auziko auzipetuaren letrekin) hautatu duten gaiak interesgarria dirudi.
geroz eta gutxiago betetzen naute (inoiz betetzerik lortu badute) kontsigna hutsak diren abestiak, eta pozgarria da jakitea disko hontan behintzat bi ez direla errezera joan.
ah portzierto bi gauza gehiago, irakurlerenbati interesgarri bazaio ostiralean manifa dago intxaurrondon gaztetxearen defentsan (desalojo arriskuan dago) arratsdaldeko 20etan, eta gero kontzertuak izango dira ere.
ta atzo irakurri nun idatzi zenian mail-a. lehen aldiz idatzi nizunean ez nekin zein zinen, zarauztarra izanda suposatzen banun ere ezagutzen nuen batenbat izatea posible zela, baina idatzi ta gutxira egin nun irakaslea-skt konexioa ta irratsaioan lehen saioa entzutean ya argi geratu zitzaidan jejeje
bueno, ondo izan ta laster arte!
Grabazioa ondo joan da… baino konturau gea kanta osti bat txukun grabatzeko nahiko komeria pasa behar diala. Espero det hautsetik edo bidetik jaioko den datorren diska grabatzeko nahiko pazientzia biltzea.
Hala ere kanta hau bikaina aterako dala dudarik ez det! eurra!!
Eutsi, eutsi! Mejoratuko diau kanta 3 edo 4 aldiz oraindik…