Espektakuloaren gizartean

Imanol Epelde
2

Zirkora joan gara gaur Ibrahim eta biok. Gran Circo Universal. Orain pare bat urte ere joan ginen eta mutikoxkorra orduan gustura egon zela jakitun, gaur ere beste hainbeste egin nahi izan dugu. Ordukoak baino kanpo itxura hobea zuen zirkoak (argi gehiago, kamioi txuri berriagoak…) eta pentsatzekoa zen mamitik ere hala izango zuela.

Hainbat apunte:

  • Inoizko espektakulurik ederrenak ikustera ohituta gaude telebistan eta haiekin konparatuta eskas geratzen dira oso horrelako zirkoen ahaleginak.
  • Ume, gazte, heldu eta zaharrek osatzen zuten zirkoa. Familia handi bat osatzen zuten hainbat familiek herriz herri ibiltzeko bizitza zirkoari emanda. Orain tiketak saltzen, orain printzesarena egiten, orain magoarena… lanbide bereko plurienpleatuak!
  • Umeek zirkoetan tigreak nahi dituzte, eta ez zaldiak. Horixe bota du faltan berak gehienbat. Nik pailaso hobea.
  • Oro har, azkenean gustora ikusi dugu zirkoa, bai Ibrahimek eta bai nik. Eta zapatak kenduta jo dugu txalo ozenago entzun zedin. 

Hurrengo zita eta zirkoa, irailaren 9an Zarauzko Euskal Jaitan. Alprojakook prestatu dugun aurtengo antzezpena Zirkoari buruzkoa delako.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA