Zarautzek Putzuzulo ametsen fabrika izan baino edo hobe esan, lortu baino lehenago, mila eta bi ekintza ekintza egiten genituen kalean: musika plazako kioskoko infusio gauak, igandetako zine emankizunak frontoi txikian, eta zenbait literatur solas ere bai, besteak beste. Horietako batean ezagutu genuen Pablo Barrio, bere ilobak ekarrita. "Ama, hor al zaude?" antzerki liburuaz aritu zitzaigun hizketan eta ordutik lagun egin genuen, eta gerora topatu izan dugu zarautzen baxoerdiren bat hartzen edo donostian antzerki emankizunen batean ere.
Antzerki lan gutxi irakurtzen ditut baina gustura irakurtzen ditudan bakanak. Pablo Barrioren bi lan daude horien artean: bat "Ama, hor al zaude?" eta bestea orain gutxi oparitu zidana eta saritu zutena: "Kontrako bidean". Subkontratatutako gizartearen kritika zorrotza egiten duen antzerki lan arina da, gazteen eta ez hain gazteen arteko komunikazio bideak irekitzearen aldekoa. Noizbait gaztetxeren edo zaharretxeren batean antzezteko irrikitan dauden orriak Pablo Barriorenak, antzerkia antzezteko baita.
Eta berak idatzi zidan bezala: "kontrako bideari buelta eman eta aldeko bihurtu. Hori da trukoa, ezta, Imanol?" Bide berean goaz Pablo! Bene-benetan, eta batere teatrorik gabe.