Zure zurrungak
eraman nahi nituzke kantura.
Eta izan litezkeen sinfoniarik ederrenak
osatu
nire ahots eta txistuz.
Zure aieneak
nahi nituzke konposatu
Ludwig Vanek entzuteko moduan.
Eta zure ezpainek, bustirik
pa ematean
ateratzen duten nota hori
deszifratu nahiko nukeen
orri zuri honetan.
Poema musikatua baita hau
arkatzak papera laztandu,
zirriborratu
edo
jotzen duenean sortzen duen musika bezalakoa.
1 Iruzkin
aupa hi!! hasi gaituk iada melodia osatzen… gustatu zaiguk letra… bide onetik hua…. orain bukaeran parrafo emotibo bat bihotzeraño eta biribil!
artixta!!