• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata
by Imanol Epelde
  • 27zapata

Argi ilunak interneten

Imanol Epelde
2008-10-21
1

Izenburu horrekin Luistxo Fernandezek hainbat hitzaldi eman ondoren, bertan esandakoekin artikulu bat jarri du bere blogean. Uste dut euskaraz interneten ari garen guztiok irakurri beharreko artikulua dela. Nik hemen berak egindako laburpen eskematikoa baino ez dizuet jarri, artikulua osorik irakurtzeko gonbidapena egitearekin batera.

  • ez dezagun sinetsi trena garaiz hartu dugula.

  • euskaldunen sareko trafiko eta ohiturak ezagutu ditzagun, eta webgune eleanitzen kasuan, trafiko horren neurketa zehatza eta presentziaren plangintza orekatua egin dezagun. Ez dezagun diglosiaren zulo beltza elkikatu.

  • Sareko zerbitzuetan, bide guztiekin saia gaitezen: aurki ditzagun gure txokoak Google ekosisteman, eta aldi berean eraiki ditzagun alternatiba propioak, guztiz euskaldunak.

  • Ez hedabideak gorrotatu. Bilakatu hedabide. Informatu, eztabaidatu, bloga sortu, matraka eman.

  • Ez Kultura sailburuagatik kexatu. Bihur zaitez zu zure kulturaren jaun eta jabe.

  • Sortu kultura. Kopiatu, egokitu eta birsortu irudimenarekin. Punk izpiritu apurtzaileenarekin.

  • Kultura librea sor dezagun. Izpiritu entziklopedikoarekin.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    xab (e)k dio: Erantzun
    2008-10-22, 0:25

    aupa!!! agitz interesgarriak ideiak!! irakurriko dut!! bero-bero eginda nago azaroak 1ean zuenera joateko, ospakizun earrak!!! ea lagunen bat animatzen den!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azalik gabeko poema liburua2008-10-21
Egoz dekoratutako Arraioenea2008-10-23
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA