Atzo afaladu nuen aspaldiko lagunekin eta mintzatu ginen gutaz eta mintzatu ginen batez ere Euskal Herriak bizi zuen egoera negargarriaz, ze gaur Independentzia eguna da. Egun seinalatua omen da urriaren 25 hau, besteak beste kontsulta gaur bertan zelako egitekoa eta besteak beste (eta hau inork ez zekien zehazten) urriaren 25ean galdu zituelako Nafarroak foruak, edo gure probintziyak estatutuak edo auskalo zer auskalo noiz. Ezin erabaki ezer, ezin manifestatu, noiznahi eta nonahi atxilotuak, torturatuak, atentatu zenbait boom, ideia politikoengatik jazarriak eta ezker abertzalea kartarik gabe eskuan, eta segi eta benga eta argirik ez inondik.
Diren eta ez diren gizabidegabekeriak gertatzen ari diren honetan kaleak mutu eta gu bezala afaritan idi buztana ardo goxotan mahai gainean. Eta guk ere negoziatzeko ezer gutxi: euskaraz bizitzeko hautua egin beste biderik ez balego bezala.
Bitartean, preso dauden lagunez ere egin genuen hitz. Bisitan joatean zein indartsu eta irribartsu agertzen diren beti, eta adorez eskutitzetan. Eta ez dela posible genion, ez dela posible beti hain adoretsu egotea etengabeko umiliazio eta zigorrekin. Eta urteak badoaz aurrera eta bi, hiru, lau, bost eta sei eta zazpi urte daramatzate jada gure lagunek preso eta gu idibuztana ardo goxotan eta bertsotan kantuan eta haiek auskalo noiz arte preso urrun, gugandik urrun.
Beste 30-40 urtez iraun liteke horrela, baina bukatu beharra dago honekin. Falta direnen ausentzia denborak higatu baino lehen.
1 Iruzkin
“batzutan mendeak azkarregi igaro direla sentitzen dut… odol gehiegi isuri dela eta olatuak ez direla iristen…. eta ez dutela gatz usainik” (gaizkiñe dixit)
…. eta hala dek…. gehiegi luzatzen ai dek… gehiegi luzatzen ai dek batzui hala komeni zayekelako… baina benetan konturatu beharra dugu zer aldatu behar dugun beraiek eliktzen ez jarraitzeko… hainbeste independentzi egun… eta independentzi utzi eta une batez pentsatu zertarako nahi degun independentzia… eta benetan garbi ikustian zertarako nahi degun… horixe bizitzen hasi….
askatasuna ez digute emango…. askatasunean bizi egin behar dugu!!
…. baña ain errexa da hitzeitia….