Zuek ez dituzue ikusten?

Imanol Epelde
2

Erretzeari uztea zaila da. Hori ez dago eztabaidatzerik. Baina zailagoa da kafeak hartzeari uztea. Borondate erraldoia eta segurtasun absolutuki iraunkorra behar da horretarako.

Kafe bat hartzeko geratzen bagara ere, gero, akaso, infusio kartatik eskatzen dugu, adibidez… laranja ukituko roibos txuria. Jakinda Fortalezaren eta Cafes Baquéren usaina edonora heltzen dela. Publizitate astuna eurena. Kargantea oso bai, pilota partidetan Danacolena baino karganteagoa.

Supermerkatuetan ilara osoak hartzen ditu kafeak. Etaez dago esan beharrik. Kolore bakarra eta arrea du kafeak berez, baina koloretsu jartzen dituzte pasilloak, fruta otarrak bezala.

Eta azkenerako batek kafe kapsulak ikusten ditu semaforoetako argietan ere!

Larria da kontua. Mende gaude. Mende nago. Eta aitorpen publikoa egingo dut hiri ikustezin honetan. Kaferik gabeko berrogeialdia hasiko dut…  Aitatasunarenarekin batera.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA