Bob esponja ikusiko du aurrena, Pepa txerriaren kapituluren bat gero, Doraemon buru potolor astuna ere ez da faltako. Eta orduerdi pasatzerako sofak irentsiko du telebistako hipnosira. Pertsona izateari uzteraino. Olentzerok ekarritako ehun eta berrogei jostailuek ez dute erakarriko. Giza arimak ere abandonatu egingo du. Gehienetan baliorik kutre, sexista eta bortxazkoenak instalatzeko, Appak mugikorrean nola.
Sortzea da bizitza. Esnatu eta sortzea. Jaio eta sortzea. Hilko ez bagara. Telebista piztuko ez badugu. Batez ere goizetan. Txoriak esnatzen diren bezain kantari jaiki beharko lukete. Guk eta gure umeek.