Komuneko paperean XLVII

Imanol Epelde
2

Gure arropak gutaz kutsatzen dira

eta horregatik sartzen ditugu labadoran.

Eta horregatik labadorek bueltak ematen dituzte

ezker eskuin

arropei kontzientzia garbitu nahian

detergentez,

arropei kontzientzia goxatu nahian

suabizantez.

Eta guk

labadorek bueltak nola ematen dituzten

ikustean

plazer hartzen dugunok

gure buruak sentitzen ditugu

bueltaka

gu sartzeko moduko labadorak noiz sortuko dituzten eskaka.

Baina gure pekatuak garbituko dituen

detergenterik ez den bitartean

gure nekeak xamurtuko dituen

suabizanterik ezean

gure arropa garbi gero eta ajatuagoak jantziko ditugu

labadora hutsek gure hutsuneak nola garbitzen

dituzten ikusten

ezker eta eskuin.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA