Zoazte denak pikutara!

Imanol Epelde
3

Beldurra diot hasi berri den hauteskunde kanpainari. Beldurra diot ustez politika egiten ari den korbatadun irudizalearen promesari. Nik beldurra diot manifestazioetara joateri. Beldurra diot edozein polizia autori. Hezurretarainoko izua sentitzen dut Justizia Jauregien aurretik pasatzen naizenean. Beldurra diet egunkarietako titular terroristei. Beldurra diot, benetako beldurra diot demokraziari.
Oraingoan ere ez dut botoa emateko eskubiderik izango. Oraingoan ere "politika" egiten jarraituko dute alderdi politiko guztiek, hauteskunde aurretik eta ondoren. Nahi duzuena esango duzue, nahi duzuena: ez da alderdiak ilegalizatzerakoan odolik ikusten, hildakorik. Baina sudur zuloko ileak erretzen dizkizuen kirats hori demokrazia zerraldoarena da. Martxoaren 1ean emango den boto bakoitzarekin ustelduko den zerraldoarena.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA