Joan Anzak desagertuta darrai, Mondragon irabazirik gabe eta gure aitaren tailerra dirua galtzen, EA hilurren, herriko txosnak debekatuta, maitea inoiz baino maiteago eta inoiz baino minago etorkizuna epaile bihozkabea dateke, zuzendutako (?) azterketak gorrian asko asko asko, lankideekin bilerak su dira, gaur goizean kafe hutsa hartu dut eguzkitan, betiko Udalaren udaletxe berria amaitzear, malekoian bizikletan ezin da ibili, begiak nekatuta izan ditut aste osoan, Alprojako gidoia doitzeke, SKTren 2. diskarako ahotsa sartu berri, asko dago hobetzeko eskolan taldean etxean, twitterretan poema gutxi irakurtzen dira eta nik ez dut gaurko Putzuzuloko bileraren ondotik zurekin galtzea beste intentziorik, galtzea zurekin eta zugan, astelehen arte. Zer datorren pentsatu gabe, hurrengo zerbeza non hartuko dugun pentsatzeko ez bada.
1 Iruzkin
Eta ederra izan zen bai, eguzkiak urtutako zerbeza-laten artean igeri ibiltzea, filosofiaz, politikaz eta bizitzaz ito ginen belardi hartan. Ederra.
Tren zahar honen hurrengo geltokia urrutixeago dago, eta ez dakit nola baina arraunak atera beharko dizkiot… igoko zara?