Sareak katigaturik nauka eta zaldi gogorra bihurtu zait aspaldian. Goizean jaiki eta antsietatez begiratzen ditut twitter, gmail eta readerrak ezer berririk topatuko. Egunkariarekin gosaltzeak pasioa galdu du erabat eta irratia mutu dago sarekoa ez bada. Laneko atseden uneak facebooken tranpan erorita ematen ditut eta lanetik irtetean ohartzen naiz dozenaka direla irakurri gabe ditudan mezuak, konkistatzeko ditutan loturak, erantzuteko dauzkadan enbidoak. Eta gainera, nire bloga berritzeko dudala, berritu nahi dudala. Desintoxikatzen hasteko garaia dut, sarean katigatutako esku hankak askatzekoa, eta horretarako erabaki batzuk hartu ditut.
- Goizetan tostadetan periodikoa bustitzea
- Lanetik ateratzen naizen artean nire kontu pertsonal eta abarrak ez ukitzea
- Twitterfox logout edukitzea
- Blog batzuk jarraitzeari uztea (galbahea estutzea alegia), eta liburuak irakurtzen hastea berriz
Promesa egina dut. Beteko dudan ez dakit. Izan ere: bai, zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta aitortzen dut…
1 Iruzkin
Bromak aparte: interneteko adikzioa gainditzeko proiekto hombre, proiekto ordenador edo zeatik ez? proiekto mujer asmatu beharko litzateke. Ni ere apuntatuko nintzateke.
Udan egingo dugu dieta zibernetiko bat, ez? Bidaiaren gorabeherak kontatzeko soilik konektatuko gara.
(ez dut gaiztoa izan nahi baina… ESAN NIZUN! jejesjejesje)