Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen
Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen
eta ilargi muturrean zintzilikatu.
Gereziek hartu zituzten kaleak orduan
bals baten erritmora.
Udareak suizidatu egin ziren dantzatzen ez zekitelako
eta laranjek,
iraultza,
iraultza aldarrikatuz marrubizko barrikadak muntatu zituzten
zuku makinen kontra.
Bazen platano eta meloiak larrutan harrapatu zituenik,
edo behatza sartzen kiwiak.
Autopistetan sagarrek egiten zituzten karrerak,
melokotoiek irabazten zituzten karrerak.
Orduan, estatu kolpea jo zuten tabako belarrek eta kostokrazia ezarri.
Kexu ziren perretxiko aluzinojenoek
erbestera egin zuten ihes,
fantasia guztiak bideak utziz,
arrastaka.
Aralarko ardiak aspermenez ito ziren berehala
neguko elurretan.
Eta San Migelen kateak harturik
zerua eskalatu zuten eguzkiari kuleroak garbitu
eta gauzak lehenera itzultzeko.
Eguzkiak ez du dutxarik hartu harrezkero
3 Iruzkin
Bueno, bueno, denok ondo? Hau da hau isiltasuna! Poemak onak diala iruitu ezkeo esan lasai bale? Eta txarrak diala iruitu ezkeo ere bai, bale? Kontua da poema hau gaur sartu dudala eta orain konturatu naizela bukaera falta zitzaiola, errematea, onena alegiya. Bueno ba hoixe, esango didazue disfrutatzen ai zeaten. Uzten baldin badizue behintzat ordenadoreak eta kodeak…
mmm nei gustau zaiak poema… ta lanian zeramaten goiz mugitu hau pixkat lasaitu eta gozatzeko baliyo izan ziak… beraz… eztek gutxi!!
eman eurra!!!
Lagun bat behin eta berri saiatu da mezua idazten eta arazoak ematen omen dizkio (jende batek baino gehiagok esan dit). Eta aurrekoan hara non, poesia irakurri eta internetez idatzi ezin zuelako eskuz idatzita ekarri zidan. Nik bere idatzia jarri baino ez dut egingo hemen:
“marrubiek jasan zuten, beraz, laranjen altzamenduko indarkeria guztia. Otoitz egin zuten masustek. Amen”
Eskerrik asko Gari!!