Bertsolari Txapelketa nagusia zela eta, larunbatean Leitzan izan ginen eta sinbolikoki izan bazen ere, eszenatokia hartu genuen geure aldarrikapenei leku egiteko. Oholtzara igo ginen bertsolariak hauexek izan ginen. Ezkerretik eskubira: Iraia Agirreazaldegi, Imanol Ajuria, Etxahun Aguex, Ander Olaetxea, Arri Sukia eta Urki Manzisidor.
Saioa gorabeheratsua izan arren, epaimahaiak aho batez erabaki zuen txapela sei bertsolariei ematea. Eta guk, klaro, zinez eskertu genuen keinua.
1 Iruzkin
(nire helbidean jasoa)
Dotore zaudete danok, bai hoixe!
Eskerrik asko larunbateko eupada eta animoengatik… Eta pankartana detalle ikiarriya izan zan, kriston ilusiyua in zian… Putzuzuloi, gutxinez, saio bat zor diot!
Besarkada bana
arkakusoa