Jendaurreko poesia da slama. Liburutako poesiatik desberdintzen da jendaurrerako sortutako letrartea delako. Entzuleak unegune berean entzun, ulertu eta disfrutatu behar du poesia eta beraz, ez dago poesia gehiegi konplikatzerik, jendeak hitzekin plazer hartuko badu.
Hortik aurrerako legeak ez dirudi gehiegi finkaturik daudenik.
·AEBko slam poetak entzuten ditugunean errimak indar eta balio handia duela nabarmena da, baita Frantzian egiten duten slamak ere. Hara hemen adibide bat.
·Alemanian ezagutu genuen slam poesiak ez dirudi errimari hainbesteko garrantzia ematen dionik, eta badirudi beste herrialdeetan baino helburu komikoagoa duela, jendeari irria sortzea dela helburu nagusi, alegia.
Slam saioak herrialde guztietan du denbora muga. Mikro aurrean jarri eta normalean 3 minutu baino gehiago ez dira izaten jendea limurtzeko.
Pentsatzekoa da Euskal Herrian ere arrakasta izan dezakeela formatuak, herri honetan ez baitira poetak falta, eta zer esanik ez jendaurrekoak. Horregatik, Berlina joan ginenean bertako slam poetekin harremanetan jarri ginen eta mundu osoko slam poetak bilduko zituen webgune-sarea osatu nahi zutela aitortu zigutenean, guk ere ekarpentxoa egingo genuela esan genien.
Eta hara, aste honetatik aurrera, munduko slam poetak bildu nahi dituen ataria euskaraz ere badago Euskal Herriko poetak ere mundura bildu gaitezen eta elkarlanean hasi gaitezen interesa dugun guztiok.
Slam poesiaren mundu ataria: http://www.myslam.net/eu
1 Iruzkin
zorionak txo!! hori bai dela earra euskaraz eukitzia!!!