Inoiz ez bezalako komunikazio bideak ditugu eta inoiz baino inkomunikatuago gaude, segurunenik, inoiz baino balio gutxiago ematen diogulako inguruari, albokoari. Komunikabideak erabiltzen ditugu baina gure interes partikularrak hobeki betetzeko eta ez interes orokorretarako, ez balio kolektiboak indartzeko.
Bakarrik nago
bakar-bakarrik
zuekin ere bakar-bakarrik.
Susmoa dut ez ote den inkomunikazio hori, bakardade hori, gaurko jendartearen definizioa deseraikitzen duen egitatea. Horrelaxe irakurtzen dut errealitatea, horrelaxe irakurri dut Paolo Giordanoren Zenbaki lehenen bakardadea eleberria, bi protagonisten zoriontasun ezinean, ulertu ezinean oinarritutako eleberria. Gustura. Biografia jauziak euskara erraz eta arinean josiaz, itzulpen lana denik ohartu gabe.
Denbora neraman literaturarik irakurri gabe, zientzia testuetara katigatua. Baina ez dago literatura baino saiakera soziologiko hoberik. Sarri.
2 Iruzkin
honi ekin ziot nik re!
bai, bakarrik