Gelditu da denbora.
Erre dira loreak
usteldu fruituak
piztu hilezurrak.
Kaleetan arratoiek egiten dituzte konprak
odolustu dira bankuak
mozkortu elizak
kristoren odolaz
eta gurutzeek edertzen dituzte parkeak.
Ez du eguzkiak egunik piztuko gehiago.
Zer uste zenuten zela zerua!