a Facebooketik. Arrazoiak ugari dira, baina nagusiena, ez dudala interes komertzial eta polizialetara errenditutako plazetan jolastu nahi, sozializatu nahi. Konparatzen hasita, Facebook zentro komertzial batekin konparatuko nuke. Eta zer nahi duzue esatea, nahiago dut herriko parte zaharretan bildu zuekin, gure elkarteetan, guk kudeatuko ditugun espazioetan.
Eta beste horrenbeste gmailekin. Bi kontu ditut une honetan gmailen. Eta bietatik hasi naiz poliki-poliki desengantxatzen. Nire eta lagunen informazioa guk kontrolatuko dugun espazioetan eduki nahi dut eta beste inoren esku.
Zu ere bazatoz?
3 Iruzkin
Ulertzen diat bai, Imanol, hire iritzia, baina, iruditzen zaidak ez ote den histeria punttu bat sortu (batez ere) Facebook-en pribatutasunaren aferarekin. Datu asko ditugula bertan, bai, baina baita banku eta aurrezki-kutxetan, NAN edo ENAn, Forum-eko bazkide-txartelean… Ez zekiat, baina zalantza asko sortzen zizkidak asunto honek.
Hain justu ere horregatik, sobra ere gutaz badaukate nahikoa eta gehiegi informazio. Travelcluba ere aspaldi utzi nian…
Ni ere baniak hire eskutik