Larrabetzu literaturaren ziutate bilakatuko da beste behin. Iaz gure poematxuekin bertaratzeko aukera izan genuen eta lagun handiak egiteaz gainera literaturaz aritu ginen hizketan eta egun ederra pasa genuen.
Aurtengo egitaraua ere erakargarria da oso. Niri gehien ordea, irakurleei hitza ematea gustatu zait, irakurtzea ere bada sortzea eta irakurleak asko gara, sorkuntzak asko diren bezala.
Euskaraz eta euskaratik egindako literaturari alde guztietako begiradak gehituko zaizkio asteburu honetan.
Pena dut bertaratu ezina. Parisa noa asteburuan zuregana, literatura ez baina bizitza sortzera.