Herri bideoa herri jaien aldarri

Imanol Epelde
0

Igandean grabatuko da bertaratzen diren zarauztarrekin. Beste behin ere herria bizitzeko bidea parte hartzea dela aldarrikatzeko. Eta ez debekua, iseka eta "zuek politika egiten duzue" bezalako zapukeriak botatzea.

Eta arren! Berriz eskatzen dut propagandarik ez dudala nahi nire buzoian, gutxiago politikorik. Garbi jartzen du gure etxe sarreran "publizitaterik ez, mesedez". Zarauzko Udalak herri jaietako irudiarekin postala bidali berri baitigu etxera, zer eta "Parte hartze bizi-bizia!" leloarekin. Zenbat lelo-keria gehiago jasan beharko dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA