Proposamen bat herri agintariei. Anima zaitezte Atez atekoarekin. Zabor kudeaketa hobetzeaz gainera, ustezko "kale borroka" eta bandalismo ekintzak ezinezkoztuko dituzue, herriak kontainerrik gabe utzita. Tiro batekin bi txori botatzea da hori, edo gaurko euskaran esanda, bi plan estrategiko karpeta bakarrean edukitzea.
Zarautzen aurreko astean hogeitama piku kontainer erre zituzten. Udaletxe parean behintzat, jarri dituzte berriak.