Atzo elkartu ginen anai eta biok berriz eta osatu dugu saioan erabiliko dugun musika guztia. Orain, geratzen zaigun astebetean ikuskizuna orraztea eta indartzea falta zaigu. Aste honetan zehar bakoitzak bere kasa egingo ditu lanak eta asteartean elkartuko gara azken entsegua egitera.