Pelayo da zarauzko patroya.
Kabroya osaba apaiza askatzera joan omen zen
Galiziatik Granadara.
Izan al zarete inoiz Granadan?
Granadan moroak ziren ministro,
lejia
eta
munizipal guztiak.
Ipurdizale asko zegoela alegia.
Gaur, hemen bezala.
Mutil koxkor polita izan Pelayo
eta osabaren trukean sartu zuten galeretan.
Erregeari ipurdi bat jartzekotan bandejan.
Pelayok uko egin zion kortesiazko gonbitari:
“Ez, ez, nayago det
nire pajatxoak bota ta lasai bizi,
konpromisorik gabe”.
Hanka bat moztu zioten aurrena,
beso bat gero,
zakila miaztuaz.
Beste beso bat,
beste hanka bat,
ipurdia bakarrik utzi arte.
Horregatik dute forma hori Zarauztik ikusten diren mendiek.