Twit bizitza daramagu. Lagunarteko hizkeran esanda (Mikel Morrisen hiztegitik itzulita), bizitza inozo, babalore, ergela. Azalekoa bai bederen. Inpresioa dut egunerokotasunak txatxutu eta itsutu gaituela eta ez dugula etorkizuna bisualizatzeko edo oraina (present continius hori) arnasteko ez denborarik ez akaso gogorik. Twit jendartea ari gara egiten.
Horren erakusgarri da atzo Andoainen izan genuen LetrARTean topaketa ere. Han bildu ginen haietako askorekin harreman handiagoa dut nire koadrilako gehienekin baino, baina atzo arte ez nituen ezagutu hezur eta azal. Gure nickei aurpegi jartzeko balio izan zuen atzokoak eta, besteak beste, baita gogoan dauzkagun hainbat proiekturen berri emateko ere. Baina falta bota nuen diskurtsoa. Bagoaz, edo bagaramatza teknologia eta jendarte berriaren waveak, baina ez dakigu nora. Errari gabiltza, txotxolo, babalore, ez dakigun artean nor garen, zer nahi dugun, nola ikusten dugun geure burua 2027an ez eta Euskal Herria ere.
Crack asko daude inguruan baina kaka esplikatzen aritzeko arrisku galanta daukagu ez badugu geure burua eta ingurua zertxobait gehiago mimatzen eta oraina sudurreratzen. Akaso horregatik segiko dut disfrutatzen horrenbeste komunean crackainerako errefuxiatzen naizen bakoitzean.