Komuneko paperean Plateruenara eraman genuen abenduaren 16an. Handi geratu zitzaigun aretoa, ez baitzen jende sobera azaldu, baina aretoa gainezko balego bezala madarikatu genuen hitz bakoitza. Amorrazioz eta amodioz.
Ohore handia izan zen guretzat Plateruenan errezitaldia eskaintzea. Ez dago esan beharrik. Eta ohore handiz dakartzagu blog honetara Amaia Belardietak ateratako argazkiak.
Plateruenako argazki gehiago ikusteko zoaz HONA!