Komuneko paperean lanarekin, hilaren 14ean Donostian izan ginen, Ernest Llucheko Erakuslehioan. Indarrez joan ginen, lanerako gogoz eta indartuago itzuli ginen, saio gehiago egiteko desiratzen. Areto egokia eta bildutako jendea ere kurioso. Ari gara ikasten oholtza gainean nola jardun behar den baina ez horrenbeste saio ondorengo lagunarteaz, kotxea kargatu eta lagun artean tragotxo bat hartzen geratu beharrean Zarautzako bidea hartu baikenuen behar baino azkarrago. Hortik damuak!
Baina beti ikasten omen da zerbait eta komuneko paper honetan apuntatu nahi izan dugu. Bizitza soziala egitea on dela eta bizitzak ematen dituen aukerak bakanak izan daitezkeela.
Eskerrik asko Erakuslehioari gure lana taularatzen laguntzeagatik eta bertaratu zineten guztioi!
2 Iruzkin
Gustura egon ginen ikuskizuna ikus-entzuten, baita "partida" osteko bigarren zatian ere.
Niri eszenatoki gaineko jarrera gustatu zitzaidan gehien.
Niri ere asko gustatu zitzaidan ekitaldia. Energia askoko emankizuna iruditu zitzaidan, begirada seko harrapatzen duen horietakoa. Zorionak!