Kalean hasi zen, euri ala haize, hotz ala epel, Frontoi Txikiyan edo Musika Plazan. Kultur mugimendu politiko-sozialari aterpea eman zitzaion orain 5 urte, oihal fabrika zaharra okupatuz. Geroztik, Putzuzulo Amets Fabrikak bere bidea egin du. Eta ari da koxkortzen. Ez da asko esatea azken urteetan Zarautzen gertatu den fenomeno eder eta bizigarriena izan dela gaztetxearena: irratia, sukaldea, kontzertu aretoa, jendea, balore berriak, eztabaidak, elkarrekin, elkarrengana.
Zorionak hemendik asteazkeneko asanbladetan lan tinko egiten dutenei, zorionak antolatu, babestu eta proiektua goxatzen duten guztiei. Eta orain, disfrutatzera. Atsedenik gabeko 4 aste antolatu baitira beste urteurren bat historiko egiteko. Ez dute Historia ofizialean sartuko, baina guk kontatzen eta egiten jarraituko dugu!
1 Iruzkin
[…] This post was mentioned on Twitter by Imanol Epelde Pagola, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Bosgarrena aurten!: Kalean hasi zen, euri ala haize, hotz ala epel, Frontoi Txikiyan edo Musika … http://bit.ly/cVf3vS […]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (208.74.66.43) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.