• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
Nire komunetik
by Imanol Epelde
  • Nire komunetik

Nire komunetik 101209

Imanol Epelde
2010-12-11
1

Powered by Podbean.com

Abendua lotazila da, haziak lo aurkitzen direneko hila. Eta ni haziak bezala lo geratzeko beldurrez, nire komunetik atera eta Berlinen izan naiz astebeterako. Ezer ez baita Berlin, Berlin ez bada.

Alemaniako hiriburuan arkitektura post eta hiper eta super modernoekin kontrastean, tabernetako pareta hautsien dekorazio dekadentea konbinatzen da, 60. hamarkadako lanparekin argituta.

Hori bai, taberna eta kafetegiek ez dute telebistarik, eta bertan dauden gazte unibertsitario askok, entzun ondo, euskal txapela janzten dute, haiek ez direlako txapelaren iraganeko ximaur usainaz akonplejatzen, gu bezala.

Eta hara, Berlingo merkatu batean, komunari eta komunari bakarrik eskainitako estand batean aurkitutako leloa:

Mundua komun handi bat da.

Mundua komun handi bat da eta eransten dut nik: bonba botatzeko botoia nork kontrolatzen duen jakitea dela kontua.

Botoia kontrolpean ez dakit, baina katea luzatzen eta katetik tiratzen ari dena Wikileaks da. Egunez egun estatuetako estoldetako ur zikinak komun publikoetatik bidali nahian. Eta argia izan da batzuen erantzuna, Visa, Mastercard edo Paypalena esaterako, Wikileaks diruz laguntzeko bideak blokatuz. Hemen, izatekotan, politika delako demokratikoa izan daitekeen bakarra, ekonomia legeak demokratikoak sekula santan izan ez daitezen.

Julian Assange kartzelan da, garai batean Pepe Reik bukatu behar izan zuen bezala, eta, espetxean, konpainia egitera eraman dituzte ia-ia Espainiako aire kontroladoreak. Eta mezu pare bat helarazi dizkigute grebak egitera ausartzen garen herritarroi.

Bat:

Aireko eta bestelako kontroladore eta kargu guztien gainetik, militarrak daudela, eurak direla kontroladore nagusi.

Eta bi:

lan ez egitera behartzen gaituzten bezala gero eta kaleratze lege xuhurragoekin, lan egitera ere behar gaitzakela pistola bat buruan.

Nahiago genuke literatura izatea dena, 1984 edo Huxleyren Mundu berria bezala. Baina literatura Durangokoa da, Durangon saldu dena esan nahi dut. Harritzekoa da salmentek nola egiten duten gora, zorionez esan dezagun. Baina zalantza eginez arrazoiak bilatzerakoan. Hara galdera: euskal kultur produkzioak arrakasta duelako igo dira salmentak edo krisiak krisi, deskantsurik hartzeko intentziorik ez duen kontsumismo bihozgabea da irabazi duena. Biak ote dira arrazoi akaso?

Aste honetan bi egunez jai egitera behartu gaituzte eta hori ez da normala, areago, batzuk, bi egunez soilik egin behar izan dute lan. Normalizatzeko batere intentziorik ez duten aste anormala izan da oraingoa. Eta tristea, bere lanaren parte handi bat bezala, Lete, Xabier Lete handia joan zaigulako.

Ni ez naiz poeta ilun hark zioen bezalakoa: ni ez naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea, ni ez naiz neguko eguzkitan hotzez hiltzen dagoen gizon bakartia. Ez eta hostorik gabe gelditzen ari den ardaska lehorra ere. Baina ni, ni banaiz Xabier Lete, nigan daude gaxte gaxtetatik kantatu izan ditudan melodiak, hitzak, bizitza puskak. Horregatik joan da Xabier Lete, geratzeko, betirako.

Ostirala da eta ni ere banoa. Baina joan etorriko txartelarekin. Astebete barru Nire komunetik mundua kontenplatuz jarraitzeko intentzioz… aste ona pasa!

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

AssangeBerlinMastercardtxapelaVisawikileaksXabier Lete
1 Iruzkin
    Tweets that mention Nire komunetik 101209 | 27zapata — Topsy.com (e)k dio: Erantzun
    2010-12-13, 22:00

    […] This post was mentioned on Twitter by Imanol Epelde Pagola, Beñat Irasuegi . Beñat Irasuegi said: #nirekomunetik http://www.27zapata.com/?p=463 ale ederra benetan. @27zapata […]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (208.74.66.43) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nire komunetik 1011262010-11-29
Alderdien mahaian negoziatuko ez den bakea2010-12-17
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA