(Iban Landak izandako istripuaren ondotik, 90 bat lagun bildu ginen aurreko larunbatean Zubi-Ondon, gure artean onik dagoela ospatzeko. Besteak beste, bertsolariak, aizkolariak eta harri jasotzaileak izan ziren bazkarian irakurritako testua da hau)
Bizitza haizea da,
badaki leun jotzen, kilimak eginez bezala
badaki hostoak jolasean jartzen
baina badaki zuhaitzak lurrera belaunikatzen ere
badaki oinezkoen aterkiak puskatzen eta olatuak mamutzen.
Bizitza teatroa da
eta ondo dakik hik hori, Landa
hankapaloen talaiatik ezagutu hualako.
Bizitza teatroa da
eta sukalde bat du eszenatoki
edo jatetxe bat
edo parkeko banku bat,
edo (xubi ondo), leku hau, gaur eta hemen…
bizitza teatroa da pertsonaia ugari izaten ditu jokoan
lagun oso gutxi,
ezagun pilo bat
eta anaia,
akaso arreba,
eta aita
eta batez ere, batez ere ama.
Bizitza teatroa da eta soberan daude atretzoak,
apuntadoreak
eta dekorazioa
funtsean geratzen eta inporta duen bakarra obraren arnasa delako.
Bizitza txiste bat da,
askotan errepikatzen dena
eta halere graziarik galtzen ez duena,
azkena barre nork egingo duen jakin ezinik.
Bizitza biaje bat ere bada,
hori bai,
joan etorriko txartelik gabe,
itzulerarik ez duena,
eta abiada hartzen duena, abiada handia
18 urte betetzean denok gogoratzen gea 17 edo 16 genituenekoaz.
baina hogeitamapiko urterekin,
nor gogoratzen da non eta zertan genbiltzan 26 urte genituenian
Esan bezela, bizitza haizea da,
teatroa,
txiste bat,
biaje bat…
ze bizitza,
bizitza puta bat ere bada,
gure buruak gehiegitan prostituitzen ditugulako,
hilero jasotzen dugun soldatak masturbatzen gaituen bitartean.
Bizitza zakur bat ere bada,
eta zaunka egiten digu kasurik egiten ez diogunean,
zer esan nahi digun entzuten ez diogunean…
ze nik bezain ondo dakizue zuek,
bizitza gogorra da, astuna, desertua eta negarrik ez du ametitzen
eta bukaeran hil egiten da bat.
Horregatik izan dituk espezialak Landa,
hirekin konpartitu izan dizkiyaun Yubioko bazkariak,
Alprojako entsayuak,
NG brigadetako ukabilak,
Borgetoko babukeyak…
garai batian elkarrekin erretzen genizkiyan porro txiki eta lori hoyek
eta sudurreratutako lore exotiko zenbait.
Bizitzari arnas ematen diyotelako une hoyek,
plazerra.
Eta funtsean, orduan hasten delako bizitza benetan.
Horregatik dek momentu hau ere, hain espeziala.
Elkartu gaitukelako bizitza bizitzarekin zelebratzera
hire notizia fatalarekin malkotan edo malkorik gabe,
negar egin genialako.
Bizitza zerbait baldin badek, konpartituta dekelako ederra.
Izan esperantza,
izan txuleta eder bat
edo izan gaurko eguna.
Bizitza lujo preziatuegia dek poltsikoan norberarentzat bakarrik gordetzeko
Hemen daukak eta daukazue nerea,
gaur berridazten hasi garen istorio ederrean
bukaerako puntu eta apartea
anekdota bat baino izan ez dadin.